IBILBIDEA
19:00 Lokaletik abiatu
19:10 Laurendi elkartea (San Lorentzo karrikan)
19:30 Portalapea belena (San Saturnino karrikan)
20:00 Udaletxea. Udal korporazioak Santa Agedako abesbatza guztiei harrera eginen die.
20:30 Merkaderes
20:50 Pozo Blanco karrika
21:15 San Nikolas plaza
21:45 Lokalera iritsi eta azkeneko kantua
(Ordutegia gutxi gora beherakoa da)
Baluarte 2015/11/28 DANTZA KANTATUAK
Iragan azaroaren 28an gure taldea Nafarroako GanbaraAbesbatzarekin batera Baluarten aritu zen azken hauen Encantando zikloaren “Dantza
Kantatuak” ikuskizunean. Harreman sendo baten hastapenean gaudela espero dugu
gure aldetik.
Egunean zehar lagun asko izan genituen languntza eskainiz eta
guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Nafarroako Ganbara Abesbatzari nola ez,
horrelako proiektuan parte hartzera gonbidatzeagatik eta ikuskizuna ikustera
etorri zineten guztiei. Arratsalde ona pasa zenutela espero dugu. Baita
bukaeran larrain-dantza gurekin batera dantzatzera animatu zineten guztiei.
Hemen ikuskizuneko argazkiak egitera etorri zitzaizkigun bi
lagunen argazki sortak. Biei gure eskerrik beroenak.
Hemendik gutxira Navarra DepoKultur nafarroako kultura aldizkariko Muskilda
lagunak egindako bideoen berri eman ahal izatea espero dugu.
Iruña Taldea Baluarten ariko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera
Heldu den azaroaren 28an Iruña Taldeko dantzari eta musikariak NafarroakoGanbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan
azken hauen 2015-eko Encantando programaren
baitan, Kantatutako dantzak izeneko emanaldiarekin.
Bertan Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta
abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza
erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako
neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla,
Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak
entzungai izanen dira.
Gonbidatuta zaudete
San Lorentzo 2015
Iragan abuztuaren 10ean urtero bezala san Lorentzoko bestak ospatu genituen. Gure egoitza kale izen bereko kalean egonik, balio handiko bestak izaten dira gure talderako eta modu aktiboan parte hartzen dugu berauetan. Txupinazoa eta gero, poteoa egin genuen karrikan zehar eta ondoren, ohikoa dugun moduan, Ortzadar dantza taldeko lagunekin elkartu ginen bazkari ederraz kalean gozatzeko.
![]() |
| Korporazioa |
![]() |
| Ortzadar-Iruña Taldea bazkaria |
![]() |
| Plazarako bidean dantzan |
Bazkariaren ostean dantza pixka bat egitea tokatzen da. Aurten Eaurtako neska dantza, Zuberoako Makila dantza eta Ablitaseko El Plego eskaini genituen.
![]() |
| Emanaldiaren ondorengo famili argazkia. |
Eta urtero bezala, dantzatu eta gero famili argazkia. Gerora etorri zena; errellenua, afari autogestionatua eta nola ez, Jarauta 69 taldearen dantzaldia...
Itzaltzu 2015/06/28
Iragan ekainaren 28an gure taldeak emanaldia
eskaini zuen Itzaltzuko herriko bestetan. Herri ikaragarri polita, zonalde ezin
ederragoan. Pirinioen magalean eta mendiz inguratuta lasaitasunean bizi dira
itzaltzarrak. Hori bai, Pirinioetan Iruñeko bero sargoritik babesturik egonen
ginela uste genuen arren, paraje hartan ere izerdia bota behar izan genuen
emanaldia aurrera eramateko. Haiek gu bezainbeste gozatu izana espero dugu
behintzat. Honatx emanaldiaren zenbait argazki:
Musikariek lan bikaina egin
zuten. Emanaldi honetarako txistulari taldea eta fanfarrea izan genituen.
|
Txistulariak emanaldia baino lehen. Txoko paregabeak herri honek dituenak,
ezin izan genuen argazkiak atera gabe joan.
|
|
Baino ez zen bat ere erraza aldapa horietan dantza egitea.
|
| Etxe bateko larrainean hobeki moldatzen ginen. |
|
Azkenik herriko azpiko aldera heldu ginen harrizko zubi honetan zehar.
Plaza genuen zain, herriko zatirik lauena!! Gure orkatilek eskertu zuten.
|
Hurrengo emanaldia Abuztuaren 8an Amaya Kirol Hirian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






