Nor Gara

           
Alemania 1978
         
Iruña Taldea 1972an foklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz eratu egin zen.
Urte haietan taldean hogeita hamar lagun baino ez zirenez, hasiera latzak izan zituzten; hala ere, jarritako ahaleginei eta ikasitako ohitura bultzatzeko zuten gogoari esker, haien nortasuna finkatzea lortu zuten.
Hasieratik Iruña Taldeak ohiko kulturgintzan ikerkuntza lana jorratu izan du. Zentzu honetan aipatu beharrekoa da dantza ezberdinen berreskurapenean zein kulturgintzaren barneko gune ezberdinetako garapenean beste talde eta elkarterekin batera egindako lana.


Sanferminak 2006

Bere hedakuntza lanean gure geografian barna 600 saio baino gehiago eman ditu, eta gure mugetatik kanpo beste zenbait herrialdetako jaialdietan ere parte hartu du (Austria, Alemania, Eskozia etab.).
 Gaur egun taldeak zutik dirau eta musikari zein dantzariak kontuan hartuz 75 kide baino gehiagok osatzen dute. Hauek aurretiko belaunaldiak bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dutelarik.
Dantza taldearen 25. urteurrena zela eta, Iruña Taldeak barne gogoeta egin zuen eta bere proiektuari beste bultzada bat ematea erabaki zuen, horrela, Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea sortuz.