Iruña Taldeak 2009. urteaz geroztik Nazioen Mundua ekimenean parte hartzen du. Baina zer da Nazioen Mundua?
Nazioen Mundua 2008aren urte hasieran sortu eta martxan dagoen herritar xumez osaturiko herri ekimen bat duzu; Idiazabalgo Herri Kirol Taldeak sortua hain zuzen ere. Bertan denok eroso sentituz, idei bakar baten eta soilik ideia horren aldarrikapenerako eratu zen gune berri hau: nazioen erabakitzeko eskubidea, autodeterminaziorako eskubidea.
Aldarrikapen hori egiteko ordea, modu berezi batean egin nahi eta, ikusmira sortzeko Euskal Herriko folklore eta tradizio talde ezberdinez osaturiko lagun-talde bat ibili ohi gara (herri-kirol, joaldunak, dantzari, trikitilari, eta abarrez osatua) hara eta hona, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora (Eskozian eta Katalunian esate baterako).