Abenduaren 3a, Nafarroaren Eguna

Iragan abenduaren 3an, Nafarroaren egunean, Iruña Taldeak Orreaga fundazioak antolatzen duen kalejiran parte hartu zuen beste dantza talde eta kultur eragileekin batera. Gurean bi taldetxo atera genituen dantzara gure fanfarreaz lagunduta. Alde batetik helduen taldeak Lapurdiko dantzak plazaratu zituen eta bestetik iaztik sortu genuen gaztetxoen taldekoek Berako makil dantzak.

Iruña Taldeko gaztetxoen taldea

Iruña Taldea Fanfarrea

Iruña Taldeko helduen taldea
Argazki gehiago ikusi nahi izatekotan egin klik hemen.


San Lorentzoko ingurutxoa 2016

Hemen duzue 2016ko abuztuaren 10ean Iruña Taldeak San Lorentzoko bestetarako sortutako San Lorentzoko ingurutxoaren aurkezpeneko emanaldiaren bideoa. Hemendik aurrera urtero eskainiko dugu ingurutxoa.

IRUÑA TALDEAK SAN LORENTZOKO INGURUTXOA AURKEZTUKO DU

Heldu den abuztuaren 10an, San Lorentzo egunez, Iruña Taldeak ingurutxo berria aurkeztuko du izen bereko karrikako festen ospakizunetan. Arratsaldeko 18:45ean Errekoletak plazan, urtero ohikoa den emanaldian.
San Lorentzo Karrikako besta
2015eko Ortzadar eta Iruña Taldearen arteko bazkaria
Jakina da Iruñean jai eta ospakizun andana ditugula. Auzoetako jaiak, SanFerminak, inauteriak, San Saturnino eguna… Baina hauen guztien artean bada berezia den bat, guretzat bederen: San Lorentzo karrikako besta. Izen bereko santuaren omenezko egunean, Abuztuaren 10an alegia, ospatzen dena. Egun bakarreko jaia izanda ere leku bat du iruindarron Uda parteko agendan.  
Iruña Taldea dantza taldeko egoitza San Lorentzo karrikan egonik,  taldearentzat betidanik egun berezia da eta urtero arratsaldean emanaldia eskaini izan du. Hiru hamarkadatik goiti ospatu den karrika honetako jaietan beti izan da Iruña Taldea, Euskal Herri osoko dantza tradizioa zabalduz Errekoletak plazako emanaldian.
Aurrekariak
1997an taldearen 25. urtemugaren ospakizunetarako taldeko dantzari ohi batzuk Danzante taldea osatu eta San Lorentzoko dantzak sortu zituzten. XII-XII. mendeetan ohikoagoak ziren Danzante kofradien antzera diardute egun. Orduz geroztik festek badute berezko dantza ziklo bat eta etenik gabe San Lorentzo egunean plazaratzen dituzte.
San Lorentzoko Danzanteak
Jakina da San Lorentzo egunak izan zuela berezko dantza bat aspaldian. Mende batzuk lehenago (eta gaurtik ez oso urruti arte) Iruñeko Arrotxapea auzoko festak ere data beretsuetan eta santu beraren omenez ospatzen baitziren. Garai haietan oso zabaldua zegoen Iruñerrian festetarako maiordomoak edo neska-mutil nagusiak izendatzeko ohitura. Beste arduren artean, festen hasierako dantzan buru izateko ohorea eta ardura ere bazuten. Dantza hura ingurutxoa, soka-dantza, larrain-dantza, dantza-luzea edo nolakoa izanen zen ez dakigu. Baina badakigu egun horretan dantza sozial bat egiteko ohitura zegoela Iruñean.
2015eko dantzatu osteko familia argazkia
 Hori aski ongi dokumentatua geratu da Bernardo Apesteguia Domaicak idatziriko “Historia de las Mecetas de un barrio” liburuan. Arrotxapeko dantzaldia Arriasko plazan egiten zen. Errellenoa eta piper-opilak zientoka jaten omen zituzten eta musikariek jotzeko tokia ere piper-opilez apaindu ei zuten.
SAN LORENTZOKO INGURUTXOA
2015eko San Lorentzoko korporazioa
Arrotxapeko dantzaldi horri jarraiki, eta San Lorentzo karrikako besta jendetsua eta parte hartze handikoa izaki, egun honetarako Ingurutxo bat sortzeko ideia burura eraman du Iruña Taldeak.
Iruñeak bertako dantza gutxi ditu egun. Azken hamarkadetan sortutakoei, San Lorentzo bestarako XXI. mendeko dantza soziala gehitu nahi izan dugu gure ekarpen honekin.
Dantza hori egiten zenaren testigantza jasotzea izan da gure sorkuntzaren abiapuntua. Herri dantza bat sortzea izan da helburu eta hori da Abuztuaren 10an aurkeztuko duguna.  Musiken sortzaile Aitor Urkiza txistularia izan dugu eta jantzien sorkuntzan jo eta su aritu dena HARI&ARI-ko Aiora Ganuza.
Egungo dantza berria izanik,  genero bereizketarik gabeko dantza sortzen ahalegindu gara, bai bikoteen osaketan, jantzietan edota dantzan bertan ere.
Urtero Ingurutxoa plazaratuko dugu, gorputzek, ideiek edota garai berriek bazter batera botatzen gaituzten arte. Dantzak biziak behar dute izan. Bizi luzea San Lorentzoko Ingurutxoari!
Abuztuaren 10an, 18:45ean Errekoletak plazan.
Denak gonbidatuta zaudete.

Berroeta 2016/05/14

Maiatzaren 14ean saio bikoitza izan genuen. Goizean goizetik Iruñeko karriketan ibili ginen Euskal Jaia ospatuz eta arratsaldean Berroetako bestetan emanaldia eman genuen. Honatx Berroetara joandako dantzari eta musikarien argazkia.
Iruña Taldea Berroetan 2016/05/14

Animalien dantzak txori bistan

Iragan urtarrilaren 30ean Iruñean kauteren besta ospatu genuen. Ohi bezala goizeko 11etan San Lorentzo karrikako gure egoitzatik abiatu ginen kalejiran. Baina aurten estraineko aldiz 8 beharrean, 12 zaldikoz osatutako segizioarekin eta ordurarte egiten genuen ibilbidea zertxobait luzatuz.
Honela, lehenengo aldiz Animalien dantzak San Nikolas plazan ikusteko aukera izan zuten iruindar goiztiarrek. Bertan 12 zaldikoek 3 dantza eskaini zituzten.





Handik, eta San Nikolas karrika zeharkatuz, udaletxe plazaruntz abiatu ginen. Bertan San Lorentzoko danzanteekin eta suzko erraldoiekin geratuak baikinen eguerdian. Ezkilen hotsak entzutearekin batera iritsi ginen plazara eta segituan hasi ginen dantzan, oraindik ere merkatuari bisita egin behar baikenion. Hurrengo bideoan Animalien dantzak inoiz ikusi gabeko perspektiba batetik ikusteko aukera duzue, txori bistan. 

Udaletxe plazan dantza egin eta gero merkaturako bidea guztiok elkarrekin egin genuen, Mañueta karrikan zehar. Bertan hartutakoak dira aurten 12 zaldikoak dantzatzeko ardura izan zutenen argazkiak.



Baina aurten 12 zaldiko izatearena ez zen berrikuntza bakarra izan. Aspaldiko partez, zaldikoekin batera Margarito hartza kauterekin batera heldu zen Iruñera berriz. Urte asko ziren ez genuela hartzaren bisita izan eta jendeak primerako harrera eman zion. Egin zituen korrikaldiak ikusirik hartza ere gogotsu etorri zela antzeman genuen.
Eta gure egoitzarako itzulera bidean, ohikoa bihurtzen ari den bezala, udal plazan familia argazkia: zaldikoak, musikariak eta kauteren lapiko erraldoia.
Argazki gehiago ikusi nahi izatekotan hurrengo loturan daukazue aukera: Argazki bilduma

Fanfarre Buztintxuriko inauterietan

Inauteri garaia pasata zegoela uste genuen baina Iruñean bada oraindik auzo bat inauteriak ospatzeke dituena. Buztintxuri hain zuzen ere. Gure fanfarreak larunbatean bertako kalejiran parte hartuko du.
Hurrengo irudian kartela eta egitaraua ikusgai duzue.

AGATA DEUNA 2016

IBILBIDEA
19:00 Lokaletik abiatu
19:10 Laurendi elkartea (San Lorentzo karrikan)
19:30 Portalapea belena (San Saturnino karrikan)
20:00 Udaletxea. Udal korporazioak Santa Agedako abesbatza guztiei harrera eginen die.
20:30 Merkaderes 
20:50 Pozo Blanco karrika
21:15 San Nikolas plaza
21:45 Lokalera iritsi eta azkeneko kantua

(Ordutegia gutxi gora beherakoa da)