San Lorentzoko jaiak 2010 |
Aldaketa handia izan zen dantza taldearentzat kontuan hartzen badugu gainera, honekin batera egoitza aldaketa etorri zela. Egoitza aldaketa etorri zen bai, baina ez ginen urrutira joan. Dantza taldeak San Lorentzo kalearen 13.ean izan zuen ordura arte egoitza eta horrez geroztik San Lorentzo kale beraren 10ean kokatu zen. Aldaketa honek esfortzu handia suposatu zion hortik aurrera Kultur Elkartea izanen zen jatorrizko dantza taldeari, bai ekonomikoki eta baita lanari zegokionean ere. Izan ere egoitza berriko zaharberritze lanak auzolanean egin ziren gehienak.
Aro berri bat hasi zen Iruña Taldearentzat, funtzionatzeko modu berri batekin. Ordura arte dantzari eta musikariek bakarrik osatzen zuten taldea orain kulturaren alde lan egin nahi zuten edozein pertsonari zabaldu eta bazkide egiteko aukera eman zitzaion. Gehientsuenak dantzari eta musikari ohiak izan ziren hasieran baina gero taldearekin aurretik inolako harremana izan gabeko pertsonak ere batu ziren gure proiektura.
Santa Ageda bezpera 2011 |
Uztailaren 6ko gosaria 2011 |
Egoitza berria zabaldu zenetik Alde Zaharreko auzoan erreferente izan nahi genuen eta auzokide guztien eskura jarri zen euren beharra edozein zela ere. Honela Iruña Taldeko egoitzan auzokideen bilerak, lokalik gabe dauden kolektiboen bilerak eta beste zenbait kultur elkarteren ekintzak burutu dira besteak beste.
Noski, Iruña Taldeak berak antolatutakoak asko izan dira ere bai. Taldeak urtero antolatu du ikastaroren bat bere bazkideentzat nahiz bazkide ez direnentzat. Hala nola bertsolaritza, pandero, txalaparta ikastaroak etab. eta aunitz izan dira ere egoitzan egindako beste ekintzak; hitzaldiak, kontu kontalariak, kontzertuak eta abar.
Kauteroak. Animalien dantzak 2010 |
Indarberrituta atera zen Iruña Taldea aldaketa honetatik eta Iruñeko bizitza kulturalean parte hartzeko gogo eta ahalmen handiagoarekin. Iruñean urtean zehar ematen diren festa zein ospakizun kulturaletan Iruña Taldeak aktiboki parte hartzen du. Batzuetan antolakuntza lanetan eta bestetan bere dantza eta musikak kalera ateraz. Hauek dira Iruña Taldeko egutegian gorriz markaturik agertzen diren datak edo ospakizunak:
Santa Ageda bezpera
Kauteroak
Inauteriak
Sanferminak
San Lorentzo kaleko bestak
Sanfermin txikiak
Euskal Jaia
Iruñeko Eguna
Olentzero