Burgi 2009 |
Folklorearen atal garrantzitsuenetakoa da musikak osatzen duena. Musikak berezko ezaugarriak hartzen ditu herrialde bakoitzean, bai dela musika hori sortzen duten tokian tokiko instrumentuak direla eta, edo eta musikak berak sortzen dituen berezko melodiak, armoniak, apaindurak edo eta instrumentuen arteko taldekatzeak zein berauek jotzeko teknika eta moduak.
Dantzak aztertu dituen bezala, Iruña Taldeak musika eta instrumentu herrikoiak ere aztertu ditu, saiatuz beti dantza bakoitza dagokion berezko musikarekin aurkezten. Horren barruan sar daiteke bai dantza bakoitzaren musikaren partiturak, zein horiek jotzeko erabiltzen diren musika tresnak edo musika tresnen taldekatzeak.
Eskozia 2010 |
Hori dela eta musikarien taldean beti izan ditugu musika tresna herrikoiak jotzen dituztenak, hala nola txistulariak, gaiteroak, txirulariak, albokariak, txalapartariak, trikitilariak … baina baita ere beste musika tresnez osatutako Fanfarrea.
Iruña Taldeko txistulariak 1977 |
Iruña Taldea Fanfarrea dantza taldearen hasieratik dabil dantzariei beren emanaldietan laguntzen. Musika tresna herrikoiez nahiz bestelako musika tresnaz osatutako musika taldea da Fanfarrea. Honako musika tresnek osatzen dute: txirula, txanbela, akordeoia, trikitixa, tronpeta, saxofoia, klarinetea, zeharkako flauta, biolina, bonbardinoa, tronboia, panderoa, kaxa, bonboa etab.