Dantza Taldea



San Lorentzo Jaiak 2009
1972. urtean iruindar talde bat euskal kultura eta folklorea mantendu eta zabaltzeko asmoz elkartu eta Iruña Taldea osatu zuten. Ordutik dantzari eta musikari gazte gehiagok parte hartu nahi izan dute proiektuan gaur egungo erakundeari itxura eman arte.
Gaur egun dantza taldea hiru ataletan dago antolatuta: dantzariak, fanfarrea eta dantzari txikien taldea. Osotara 35 dantzari helduk, 18 musikarik eta 20 dantzari txikik osatzen dute.
Anaitasuna Peñako Euskal Jaia 2006
Nafarroa Garaia eta Beherea, Lapurdi, Zuberoa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako dantzak eta musikak jotzen ditu Iruña Taldeak lekuan lekuko janzkerak, instrumentuak eta ospakizunak errespetatuz.
Bere sorreratik Iruña Taldeak sakontze lanak egin ere egin izan ditu. Aipatzekoa da zentzu honetan desagertzear zeuden zenbait dantza berreskuratzeko egin duen lana. Horrela, herri bakoitzera bertaratu eta bertako jendearekin hitz eginez, galdetuz, eta haien eskutik dantzak ikasiz, zenbait dantza berreskuratu ziren, hala nola, Doneztebeko Trapatan, Ziordiko Zortzikoa edo Arruazuko Larraindantza.
Elorrio. Ibilaldia 2006
Gaur egun harro esan dezakegu dantza horiek jatorrizko herrietako ospakizunen parte garrantzitsua direla berriro eta bertako herritarrek ikasi eta urtero dantzatzen dituztela. Doneztebeko Trapatana korpus egunean eta herriko festetan dantzatzen dute. Arruazun ere herritarrek Larraindantza egiten dute festetan eta Ziordian berdina gertatzen da Zortzikoarekin.