Iruña Taldea Baluarten ariko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera



Heldu den azaroaren 28an Iruña Taldeko dantzari eta musikariak NafarroakoGanbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan azken hauen 2015-eko Encantando programaren baitan, Kantatutako dantzak izeneko emanaldiarekin.
Bertan Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla, Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak entzungai izanen dira.
Gonbidatuta zaudete