Iragan abuztuaren 10ean urtero bezala san Lorentzoko bestak ospatu genituen. Gure egoitza kale izen bereko kalean egonik, balio handiko bestak izaten dira gure talderako eta modu aktiboan parte hartzen dugu berauetan. Txupinazoa eta gero, poteoa egin genuen karrikan zehar eta ondoren, ohikoa dugun moduan, Ortzadar dantza taldeko lagunekin elkartu ginen bazkari ederraz kalean gozatzeko.
|
Korporazioa |
|
Ortzadar-Iruña Taldea bazkaria |
|
Plazarako bidean dantzan |
Bazkariaren ostean dantza pixka bat egitea tokatzen da. Aurten Eaurtako neska dantza, Zuberoako Makila dantza eta Ablitaseko El Plego eskaini genituen.
|
Emanaldiaren ondorengo famili argazkia. |
Eta urtero bezala, dantzatu eta gero famili argazkia. Gerora etorri zena; errellenua, afari autogestionatua eta nola ez, Jarauta 69 taldearen dantzaldia...