Baluarte 2015/11/28 DANTZA KANTATUAK

Iragan azaroaren 28an gure taldea Nafarroako GanbaraAbesbatzarekin batera Baluarten aritu zen azken hauen Encantando zikloaren “Dantza Kantatuak” ikuskizunean. Harreman sendo baten hastapenean gaudela espero dugu gure aldetik. 

Egunean zehar lagun asko izan genituen languntza eskainiz eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Nafarroako Ganbara Abesbatzari nola ez, horrelako proiektuan parte hartzera gonbidatzeagatik eta ikuskizuna ikustera etorri zineten guztiei. Arratsalde ona pasa zenutela espero dugu. Baita bukaeran larrain-dantza gurekin batera dantzatzera animatu zineten guztiei.

Hemen ikuskizuneko argazkiak egitera etorri zitzaizkigun bi lagunen argazki sortak. Biei gure eskerrik beroenak.

Hemendik gutxira Navarra DepoKultur nafarroako kultura aldizkariko Muskilda lagunak egindako bideoen berri eman ahal izatea espero dugu.